
Elbeteko ostatua
Description

OSTATUA
Goza ezazu geure jatetxean. 60 lagunendako lekua dauka eta eskaintza zabal-zabala: eguneko menua, Reckrea menu berezia, karta zabala eta etxean egindako postre sorta zoragarria. Horrez gain,afarietan plater konbinatuak, errazio erdiak, ogitartekoak..eskaintzen ditugu.
Belen da gure sukaldaria eta bere estiloa sasoikoa eta tradizionala da, etxekoa nagusiki. Bere plateren artean nabarmentzen dira entsalada epelak, krepak, haragia, arraina, egur-labeko errekiak eta egunero prestatzen dituen etxeko postreak.
Mamiak aipamen berezia merezi du, antzina egiten zen bezala prestatzen baitu, harri goriekin egosirik, “kizkilurrin” (erre zaporea) deituriko zapore bereizgarria ematen diotenak. Eta hau dena ardo nafarrekin ongi bustia, baita Errioxakoekin eta Somontanoko baten batekin. Gure patxarana ere bikaina da, solasean bazkalondoa luzatzeko aitzakia ezin hobea.
ZERBITZUAK
- 60 lagunendako jantokia
- Eguneko menua
- Karta
- Ehiza platerak denboraldian
- Gluten gabeko platerak
- Ostatua – terraza
BEREZITASUNAK
- Entsalada epela langostino eta piñarekin
- Onddo beltzaz beteriko Brick-ak salsarekin
- Nafarroako arroza almejak marinerekin
- Sekretu iberikoa sagar gorri salsarekin
- Zerri patak piper horien salsarekin
- Bakailua labean porru salsa gainean
- Rapea labean baratxuri eta modena errefritoarekin
- Etxeko postreak; gaztanbera kixkil-urrinarekin