BAZTAN HARANA

Baztan Bailara, Nafarroa iparraldean kokatua dago, iparraldearekin muga eginez 376,81 Km2-ko azaleran zabaltzen da, komunitateko 265 herrietan handiena bilakatuz. Ohitura eta kultura zaharreko haran hau, nafar Pirinionek eskaintzen duten paisaiaren edertasunaz jabetzen da, kubeta berde batetik altxatzen dira pribilegiozko paisaien testigu diren mendi apalak, mendez mende biziraun duten pago eta haritzezko basoez osatuak.

Haranean 15 herri, auzo asko, baserri eta borda sakabanatuak aurkitzen dira, 8.000 biztanle inguru dituelarik.

Geografikoki, iparralde nola ekialdean, Lapurdi eta Behe Nafarroarekin muga egiten du, Peña Platatik (758m) Istergegi Munuaraino (1.051m), tartean Gorospileko kaxkotik, Itxusiko penetatik, Iparlatik (1.044m), Izpegiko portutik (672m), Autzatik (1.306m), Pagozelaitik, Berdariztik eta Peña Albatik (1.075m) pasatuz.

Mendebaldean Etxalarrekin (Bortziri), Peña Plata hurbiletik Pausotxarreraino, Aizkolegitik hurbil (842m), eta Bertizaranarekin, bertatik Txaruta (1.081m) arte muga egiten du.

Hegoaldean mugak, Kantauri eta Mediterrania arteko banalerro hidrografikoekin bat egiten du, Txarutatik Isterbegi Munua arte, Belateko portu (847m) eta Saioatik (1.418m) hurbil eta Artesiaga eta Urkiagatik pasatuz.

02

Baztango eremua, Bortzirietako mendigune zaharren eta Quinto Real artean zabaltzen den zokogune menditsu bat da.

Ingune natural eta paisajistikoari dagokionez, oihan eta gune birginen sinonimoa izan da harana, nahiz eta urteetan zehar deforestazioa pairatu, gaur egun ere, hala jarraitzen du izaten. Adibide ezin hobea, mendebaldean daukan Bertizko Natur Parkea (Bertiz-Arana), Iratiko Baso ikusgarriaren ondotik, Nafarroako baso haundi eta zainduena da, baita penintsulakoa ere.

Balore natural hauei eta industrializazio eskasari esker, landa turismoa bertako ekonomiaren diru iturri bilakatzen ari da, baserritarren ohiko baliabideen iraupenaren lagungarri.

03

Folklorea eta ohiturak sustraitik mantentzen dira, XXI. mendetik, gure ondare historiko eta kultural garrantzitsuenaz harro sentitzen gara: euskaraz. Zenbait jakitunek diotenez, Baztan, mendeetan zehar, zainduenetariko eta aberatsenetariko euskalki baten jabe da. Gaur egun, baztandar gehienen ama-hizkuntza.

Historikoki bertze aipagarri bat, mendeetan zehar Done Jakue bidearen adarretako bat izan da Baztan, nahiz eta bide nagusietako bat ez izan, hospital eta ibilbide kopuruen arabera garrantzitsua zela dakigu.

04

Baztandarron harmarria -nonahikoa etxetako paretetan- xakeko taula alboetan erramu adarrak dituela da. Navas de Tolosako batailan irabazi zen (1.212), almohade krisiaren hasmenta eman zuen kristauen garaipenean, Sancho Azkarra Nafar errege zelarik.

Zonaldeko besta garrantzitsuena Baztandarren Biltzarra da. 1963 urtean ospatu zen lehenegoz, ideia, Aralarrera ibilaldi batera zihoazten gazte talde batetik atera zen, Baztango herriak batzeko asmoz, bazkari herrikoi bat egin eta herri bakoitza aurkezten zuen karrozekin desfile bat egitea. Lehenengo jardunaldi hartara 500 lagun hurbildu ziren, eta orgen artean Lekarozek egin zuen Baztango harmarria gailendu zen.

Scroll Up
Abrir chat
1
Iepa! Galderarik? ¿Alguna consulta? Escríbenos al 722 41 03 42