
Baztango merkatari, zerbitzu eta hostalaritza elkartea irabazasmorik gabeko entitate bat da, bailarako merkataritza eta zerbitzuak sustatu eta dinamizatzeko eta kideen arteko lotura indartuz bertako biztanleen fideltasuna lortzeko asmoz sortu zena. 2006 urte akabaian izan zen, azaroan hain zuzen ere, Elizondoko Arizkunenea Jauregiko batzar gelan sinatu zuten eratze-akta.
Bailara dinamizatzeko eta honi bixitasuna emateko saiakeran, elkarteak udaberri, uda eta eguberrietan batez ere kanpaina desberdinak antolatzen ditu. Elkartea zein honen kanpainak ezagutarazteko, bertako irrati eta telebistan nola prentsan iragarkiak jartzen ditu. Kideen formakuntzaz ere arduratzen da, urtean zehar ikastaro desberdinak antolatuz. Hobetzearren, Baztango Udalarekin, Nafarroako Merkataritza Federazioarekin eta bertze elkarteekin bilerak mantentzen ditu.
Elkarteko kideak diren denda, jatetxe, ostatu eta bulegoak identifikatzeko, elkartearen irudia izango zen logoa eta izena aukeratu ziren, bertako merkatalguneek bakarrik eskaintzen ahal duten hurbiltasuna eta konfidantza adierazi nahian, BERTAN izan zen hautatuko izena. Bi esaldik laburbiltzen dute elkartearen filosofia:
Lema honen bitartez, Bailaran kontsumitzera animatzen da, Bertaneko kideek eskaintzen duten zerbitzu onaren alde apostu eginez eta merkatalgune haundietarako dagoen tendentzia hori gutxitu nahi da. Bertzalde, Baztango merkataritzaren etorkizunak kezkatzen du elkartea, bertako gazteak ez bait dira beren negozioak bertan irekitzera animatzen, eta kanpora lanera joaten dira. Hausnarketa bat proposatzen zaie; nola izango zen beren bizia guk bezala lan egingo balute, kontsumituko balute eta toki pribilegiatu honetaz disfrutatuko balute.
Si continuas utilizando este sitio, aceptas el uso de las cookies. Más información
Los ajustes de cookies de esta web están configurados para «permitir cookies» y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar» estarás dando tu consentimiento a esto.