
Autxitxia gasnategia
Category
Description

GASNATEGIA
Elizondoko Autxitxia gasnategiak 30 urte baino gehiagoko esperientzia du ardi gasnak egiten.
2014. urtean Elizondoko Txokotoko auzoan denda bat ereki zuen bere produktuak salmentan jartzeko.
Ramon Agirrek ikasleei zuzendutako gasna tailerrak eskaintzen ditu (aldez aurretik erreserbatu behar da ziurtatzeko).
PRODUKTUAK
- “Autxitxia” ardi gasna.
- Gaztanbera (enkarguz).
- Zenderena (enkarguz).
- Gaztamine.
AUTXITXIA ARDI GASNA
Gure gasna tamaina ezberdinetan erosten ahal da:
- Gasna osoa: 1.300 gr.
- Gasna erdia: 600-700 gr.
- Gasna laurdena: 350 gr.
BERTZE PRODUKTUAK
Gure produktuez gain bertako bertze produktuak ere aurkituko dituzu, hoietako batzuk ekologikoak:
- Bertze ardi gasnak: ketuak eta rokefortarekin.
- Behi gasna (ekologikoa).
- Ahuntz gasna (ekologikoa).
- Sagardo ekologikoa.
- Ardo ekologikoak: xuria, gorria eta beltza.
- Txakolina.
- Mermeladak.
- Eztia.
- Irasagarra.
- Giltxaurrak.