
Futbolin ostatua
Description
OSTATUA
Futbolin Ostatua Elizondoko bihotz-bihotzean kokatua dago, herriko plaza eta udaletxearen ondoan. Kanpokaldean 50 bat lagunendako terraza du, zuhaitzez estalia, plan ezin hobea da udan bertan frexko-frexko egotea.
GURE KARTA
- Aperitiboak
- Kroketak
- Rabak
- Patata tortillas
- Bokatak
- Plater konbinatuak
- Baratzeko tomateekin prestatutako entsalada (sasoian)
- Talos
– Terraza zerbitzua.
– Bezeroendako wifia dohainik.
TALOAK ETA TOMATE ENTSALADAK
Igande eta besta egunetan taloak prestatzen ditugu: arto hirinarekin prestatutako bertako opil tipikoak. Barnekoa zure gustura, txistorra, gasna, xingarra, txokolatea… nahi duzunarekin!
Uda partean tomate entsaladak ere eskaintzen ditugu, bertako tomate goxoekin prestatuak.
ASTEBURUAN…BESTA PIXKA BAT!
Aste tartez Futbolin Ostatua toki lasaia bada ere larunbat gauetan eta besta egunetan giro eta musika bikaina aurkituko duzu besta pixkat egiteko. Anima zaitez!
– Asteazkenetan itxita.