Fransene ostatu-jatetxea

Fransene ostatu-jatetxea

Category

Description

Ctra. N-121-B
Elizondo-Irurita 18

948 58 04 05
Att. José Mª

1963. URTETIK LANEAN

Fransene jatetxeak 50 urte baino gehiago eramaten ditu hostalaritzako munduan lanean. Negozio familiar hau Gartzainen kokatua dago, Elizondo eta Iruritako herriak elkartzen dituen errepide bazterrean hain zuzen ere. Instalakuntzak orai guti zahar-berrituak izan dira: dena beheitiko solairuan dago -elbarriendako moldatua-, parking zabala du ondoan eta taldeei taxi zerbitzua eskaintzen da inguruko herrietara bueltan eramateko.

INSTALAKUNTZAK (75 lagun arte)

  • 40 lagunendako jangela, talde handiendako aproposa, kintobestak etab.
  • Bertze jangela ttikiago eta bilduago bat (20endako tokiarekin), talde, despedida, famila etab.-endako aproposa
  • Terraza estalia sahietsetatik erekia. 15endako tokiarekin janari zerbitzua eskaintzen da ere
  • Instalakuntza guztiak -jangelak eta komuna- elbarriendako moldatuak daude
  • Parking ederra

ZERBITZUAK

  • Eguneko menua: 12 € kafea barne
  • Bazkariak egunero zerbitzatzen dira eta afariak larunbata eta besta bezperetan
  • Igandetan itxita
  • Oporrak: ekainako azken astea eta urriko hirugarrena
  • Animaliak onartzen dira

GURE PLATERAK

  • Baratzeko barazkiak eta etxeko patata frijituak
  • Etxeko kroketak
  • Arrainkiak: legatza honddo saltsarekin, txipiroi beteak, bakailu kokotxak…
  • Haragiak: magreta Oporto saltsarekin, Baztango aratxea
  • Postreak denak etxekoak: kafe flana, gasna tarta etab.

Autoaz ez kezkatzeko, Frantsenek taxi zerbitzua eskaintzen du bertan jaten duten taldeei inguruko herrietara eramanez. Lasaitasunez disfruta ezazu!

Scroll Up
Abrir chat
1
Iepa! Galderarik? ¿Alguna consulta? Escríbenos al 722 41 03 42

Si continuas utilizando este sitio, aceptas el uso de las cookies. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para «permitir cookies» y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar» estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar