
Casino Ostatua
Description

OSTATUA
Casino Ostatua Elizondoko bihotz-bihotzean kokatua dago, herriko plaza eta udaletxearen ondoan. Kanpokaldean 50 bat lagunendako terraza du, zuhaitzez estalia, plan ezin hobea da udan bertan frexko-frexko egotea.
GURE KARTA
- Entsaladak: udan bertako barazkiekin prestatuak
- Bokatak
- Hamburguesak
- Errazio ezberdinak
- Etxeko kroketak: magra, gasna eta onddoarenak
- Rabak
- Braba patatak / ali oli
- Pintxoak: tortilla ezberdinak, gildak etab.
TALOAK, GURE BEREZITASUNA
Igandero arratsaldeko 6etatik aitzin taloak ere prestatzen ditugu: arto hirinarekin prestatutako bertako opil tipikoak. Barnekoa zure gustura, txistorra, gasna, xingarra, txokolatea… nahi duzuna!
ROCK EMANALDIAK
Egunez toki lasaia bada ere, gauean giro paregabeko ostatua da Casino. Hilabetean behin edo bitan rock kontzertuak ere eskaintzen ditugu.
Egunero erekia.