Bazkideak Komertzioak, zerbitzuak eta ostalaritza

asociados

+ info

Zerrenda:

Jarrai gaitzazu facebook-en!

facebook

Azken berriak

Posted in Bertan Baztan Elkartea

Baztan

Posted in Bertan Baztan Elkartea

01Baztan Bailara, Nafarroa iparraldean kokatua dago, iparraldearekin muga eginez 376,81 Km2-ko azaleran zabaltzen da, komunitateko 265 herrietan handiena bilakatuz. Ohitura eta kultura zaharreko haran hau, nafar Pirinionek eskaintzen duten paisaiaren edertasunaz jabetzen da, kubeta berde batetik altxatzen dira pribilegiozko paisaien testigu diren mendi apalak, mendez mende biziraun duten pago eta haritzezko basoez osatuak.

Haranean 15 herri, auzo asko, baserri eta borda sakabanatuak aurkitzen dira, 8.000 biztanle inguru dituelarik.

Geografikoki, iparralde nola ekialdean, Lapurdi eta Behe Nafarroarekin muga egiten du, Peña Platatik (758m) Istergegi Munuaraino (1.051m), tartean Gorospileko kaxkotik, Itxusiko penetatik, Iparlatik (1.044m), Izpegiko portutik (672m), Autzatik (1.306m), Pagozelaitik, Berdariztik eta Peña Albatik (1.075m) pasatuz.

Mendebaldean Etxalarrekin (Bortziri), Peña Plata hurbiletik Pausotxarreraino, Aizkolegitik hurbil (842m), eta Bertizaranarekin, bertatik Txaruta (1.081m) arte muga egiten du.

Hegoaldean mugak, Kantauri eta Mediterrania arteko banalerro hidrografikoekin bat egiten du, Txarutatik Isterbegi Munua arte, Belateko portu (847m) eta Saioatik (1.418m) hurbil eta Artesiaga eta Urkiagatik pasatuz.

02

Baztango eremua, Bortzirietako mendigune zaharren eta Quinto Real artean zabaltzen den zokogune menditsu bat da.

Ingune natural eta paisajistikoari dagokionez, oihan eta gune birginen sinonimoa izan da harana, nahiz eta urteetan zehar deforestazioa pairatu, gaur egun ere, hala jarraitzen du izaten. Adibide ezin hobea, mendebaldean daukan Bertizko Natur Parkea (Bertiz-Arana), Iratiko Baso ikusgarriaren ondotik, Nafarroako baso haundi eta zainduena da, baita penintsulakoa ere.

Balore natural hauei eta industrializazio eskasari esker, landa turismoa bertako ekonomiaren diru iturri bilakatzen ari da, baserritarren ohiko baliabideen iraupenaren lagungarri.

03

Folklorea eta ohiturak sustraitik mantentzen dira, XXI. mendetik, gure ondare historiko eta kultural garrantzitsuenaz harro sentitzen gara: euskaraz. Zenbait jakitunek diotenez, Baztan, mendeetan zehar, zainduenetariko eta aberatsenetariko euskalki baten jabe da. Gaur egun, baztandar gehienen ama-hizkuntza.

Historikoki bertze aipagarri bat, mendeetan zehar Done Jakue bidearen adarretako bat izan da Baztan, nahiz eta bide nagusietako bat ez izan, hospital eta ibilbide kopuruen arabera garrantzitsua zela dakigu.

04

Baztandarron harmarria -nonahikoa etxetako paretetan- xakeko taula alboetan erramu adarrak dituela da. Navas de Tolosako batailan irabazi zen (1.212), almohade krisiaren hasmenta eman zuen kristauen garaipenean, Sancho Azkarra Nafar errege zelarik.

Zonaldeko besta garrantzitsuena Baztandarren Biltzarra da. 1963 urtean ospatu zen lehenegoz, ideia, Aralarrera ibilaldi batera zihoazten gazte talde batetik atera zen, Baztango herriak batzeko asmoz, bazkari herrikoi bat egin eta herri bakoitza aurkezten zuen karrozekin desfile bat egitea. Lehenengo jardunaldi hartara 500 lagun hurbildu ziren, eta orgen artean Lekarozek egin zuen Baztango harmarria gailendu zen.

 

Baztango argazki gehiago egutegietan ikus ditzazkezu.

Egutegiak ikusi

Bailarako informazio guztia baztangoharana.com webgunean aurkituko duzu.

Bertan Baztan egutegiak

Posted in Bertan Baztan Elkartea

2009. urtea geroztik, elkarteak bailara eta biztanleen argazkien lehiaketa bat antolatzen du urtero. Argazkiekin hurrengo urteko egutegia osatzen dute.

Bertan-Baztan VI. argazki lehiaketa

Lehiaketa : VI

Gaia: BAZTAN

Data:  2016eko azaroa

Egutegiaren urtea: 2017

Irabazleak

Hementxe dituzue Bertan argazki lehiaketako irabazleen izenak!

  • 1: EDURNE BIGURIA
  • 2: JUAN LAMEIRINHAS
  • 3: AINGERU BIDAURRETA


Edurne Biguria eta Juan Lamheirinas

Epaimahaikideak: Juan Mari Ondikol, María Gaztelupe, Joseba Otondo eta Maider Sobrino.

Sariak: Bertaneko komertzioetan gastatzeko baleak: 400 €, 200 € eta 100 €. Zorionak irabazleei eta mila esker partaide guziei!

ARGAZKI SARITUAK

Bertan-Baztan Elkartea

Posted in Bertan Baztan Elkartea

Baztango merkatari, zerbitzu eta hostalaritza elkartea irabazasmorik gabeko entitate bat da, bailarako merkataritza eta zerbitzuak sustatu eta dinamizatzeko eta kideen arteko lotura indartuz bertako biztanleen fideltasuna lortzeko asmoz sortu zena. 2006 urte akabaian izan zen, azaroan hain zuzen ere, Elizondoko Arizkunenea Jauregiko batzar gelan sinatu zuten eratze-akta.

Bailara dinamizatzeko eta honi bixitasuna emateko saiakeran, elkarteak udaberri, uda eta eguberrietan batez ere kanpaina desberdinak antolatzen ditu. Elkartea zein honen kanpainak ezagutarazteko, bertako irrati eta telebistan nola prentsan iragarkiak jartzen ditu. Kideen formakuntzaz ere arduratzen da, urtean zehar ikastaro desberdinak antolatuz. Hobetzearren, Baztango Udalarekin, Nafarroako Merkataritza Federazioarekin eta bertze elkarteekin bilerak mantentzen ditu.

Elkarteko kideak diren denda, jatetxe, ostatu eta bulegoak identifikatzeko, elkartearen irudia izango zen logoa eta izena aukeratu ziren, bertako merkatalguneek bakarrik eskaintzen ahal duten hurbiltasuna eta konfidantza adierazi nahian, BERTAN izan zen hautatuko izena. Bi esaldik laburbiltzen dute elkartearen filosofia:

"Izan berezia, erosi BERTAN "

logo bertan baztan horizontal

Lema honen bitartez, Bailaran kontsumitzera animatzen da, Bertaneko kideek eskaintzen duten zerbitzu onaren alde apostu eginez eta merkatalgune haundietarako dagoen tendentzia hori gutxitu nahi da. Bertzalde, Baztango merkataritzaren etorkizunak kezkatzen du elkartea, bertako gazteak ez bait dira beren negozioak bertan irekitzera animatzen, eta kanpora lanera joaten dira. Hausnarketa bat proposatzen zaie; nola izango zen beren bizia guk bezala lan egingo balute, kontsumituko balute eta toki pribilegiatu honetaz disfrutatuko balute.

Gaur egungo zuzendaritza batzordea

  • Lehendakaria: Lurdes Andueza (Zangue)
  • Lehendakari-ordea: Juana Izeta (Izeta erlojudenda)
  • Idazkaria: Rosa Irungarai (Suminitros Yanci)
  • Diruzaina: Juan Luis Pérez (Nafarpress liburudenda)
  • Batzordekideak: Vicente Gaztelu (iparla) eta Marian Karrikaburu (Betizu Albaitaritza)

More Articles...

Iritziak Hau zure txokoa da, idatzi zure iritzia, iradokizuna...

Baztan, herri bizia al da? Gure esku dago

herribiziak

Bertan-Baztanek antolatutako kanpainak, lehiaketak eta ekintzak

Denok bat